XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez sheriff - esan zion Robinek irrifarrez -; zuk esan duzunaren kontra, ni ez naiz, zuk bezala, arma gabe dagoena hiltzen duen oiloa. Jeiki zaitez!.

Joanes erraldoiak berriro ere lepotik heldu zuen sheriff gaixoa.

- Eta zer egin behar dugu orain hauekin? Robinek, une batez pentsatu ondoren, agindu batzu eman zituen.

Besteek, Mansfieldek batez ere, gustora asko bete zituzten.

Handik ordu laurden batetara, karabana farregarri bat abiatu zen Bellameko gaztelurantz.

Karabanaren burua sheriffa zen.

Zaldi gainean, goitik beheraino loturik zihoan eta itxura penagarria zuen.

Hori gutxi balitz, zaldiaren lepotik zintzilik, iragarki hau zeraman: Robin Hood ikusten izan naiz.

Haren atzetik, mugitu ezinik eta bera bezain farregarri, soldaduak zihoazen.